Nor gara

Zer da ML?

Munduko Landagunea (ML) Familia Nekazaritza eta Nekazaritzaren Garapen Jasangarria sustatzen dituen sare plurala da, eta ondokoek osatzen dute, besteak beste: COPROFAM, PIFON, PDRR, PROPAC eta AFA bezalako Familia Nekazaritzaren baitako federazio eta erakundeek, INADES bezalako nekazaritzaren garapenerako erakundeek, kooperatibek eta CIRAD bezalako nekazaritzaren ikerketara bideratutako zentroek.

Hemen ikus dezakezu ML osatzen duten erakunde kide guztien zerrenda. MLak bost kontinenteetako 35 milioi nekazari baino gehiago ordezkatzen dituzten erakundeak biltzen ditu bere baitan.

Horrez gain, ML mundu osoko beste ehunka erakunderekin ere ari da elkarlanean (bazkide ez direnekin).

Nola sortu zen?

Munduko Landagunea 1998ko azaroaren bukaeran Vitoria-Gasteizen (Euskal Herria, Estatu Espainiarra) egindako Merkataritza eta Nekazaritza Garapenaren Nazioarteko Biltzarraren haritik sortu zen. Biltzar horren Azken Adierazpenak hainbat helburu zehaztu eta adierazpena bera iraunarazi zein praktikara eramateko Foro bat sortzeko akordio zabala barnebildu zituen.

Horrela sortu zen Munduko Landagunea, eta bere Idazkaritza Vitoria-Gasteizen ezarri zen. Legezko erregistroa, berriz, 1999an gauzatu zen.

Hala, 20 urte beteko ditu Munduko Landaguneak 2019an. Aintzatespen ugari lortu ditu MLak bere ibilbidean zehar, baita Nazioarteko Erakundeen aurrean bere lana jarduteko gune esanguratsua eraiki ere:

  •  Jacques Diouf Saria jaso zuen MLak 2015ean, munduko elikaduraren segurtasun ezaren kontrako borrokan ekarpen esanguratsua egin duten erakundeei FAOk bi urtetik behin esleitzen dien aintzatespena alegia.
  • Estatus aholku-emailea du MLak ECOSOCen baitan, eta proposamenak bidaltzea edota Nazio Batuen sistemaren konferentzia zein batzarretan parte hartzea ahalbidetzen dio horrek.
  • Artekari estatusa ere esleitu zion FAO erakundeak, hots, FAOren Batzordeetan eta Elikaduraren baitako Segurtasun Komiteetan parte hartzea ahalbidetzen dion aitortza ofiziala.
  • Gizarte Zibilaren Mekanismoko (CSM, ingelesez) kide da, Elikadura Segurtasunerako Batzordearekin harremanak dituena.

35 milioi nekazari baino gehiago

Jacques Diouf Saria

Aholku emailea ECOSOCen

Zein helburu ditugu?

MLren estatutu berriek “Familia Nekazaritzaren sustapena eta Nekazaritzaren Garapen Jasangarria” ditu erakundearen Helburu Sozialtzat.

Elkartearen Helburuen artean honakoak dira aipagarri:

  • Nekazaritzaren Garapen Jasangarriaren sustapena bost kontinenteetan.
  • Familia Nekazaritzaren baitako eta bere inplementazio eraginkorrerako politika publiko hobeen sustapena.
  • Familia Nekazaritzan eta nekazaritzaren garapenean genero ekitatea sustatzea.
  • Gazteak Familia Nekazaritzan zein honen garapenerako prozesuetan integratzea, sartzea eta berdintasunean parte hartu ahal izatea sustatzea.
  • Familia Nekazaritzaren baitako erakundeak eta landa eremuan diharduten gainerako elkarteak indartu zein ahalduntzeko babesa.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen, Euskadiko Elkarteenaren, eta martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren, Elkartzeko Eskubidea Arautzekoaren arabera eratu dira MLren estatutuak. Azken horrek, gainera, legezko baldintza eta betebehar ugari ezartzen dizkio testuari.

Kontsulta itzazu MLren estatutuak.

AIAF 2014 y Decenio para la Agricultura Familiar 2019-2028

Nazio Batuen ‘AIAF-2014’ bezala ezaguna den Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen adierazpenaren (A/RES/66/222) aldeko kanpainaren buru izan zen ML, bost kontinenteetako 360 erakunde baino gehiagorekin batera. Halaber, Gizarte Zibilaren erakundeen ahaleginak koordinatu zituen AIAF-2014 ekimena gauzatu bitartean.

AIAF-2014 ekimenaren prozesuak Familia Nekazaritzaren 2019-2028 Hamarkadan du orain jarraipena (A/RES/72/239), zeina Nazio Batuen Asanblada Orokorrean aho batez adierazi baitzen, Munduko Landaguneak beste ehunka erakunde, elkarte, nazioarteko erakunde eta gobernuren elkarlanari esker lideratu zuen urte eta erdiko kanpainaren ostean.

Oro har, Familia Nekazaritzaren 2019-2018 Hamarkadak mundu mailako, eskualdekako zein tokiko Familia Nekazaritzaren egoera hobetzeko aukera aparta eskaintzen du.

Informazio gehiago honako helbidean: www.familyfarmingcampaign.org

Zuzendaritza batzordea

  • Lehendakari: Martín Uriarte (KONFEKOOP).
  • Lehendakari-Ordea: Alberto Broch (COPROFAM).
  • Bokala: AFA.
  • Bokala: PDRR.
  • Bokala: PIFON.
  • Bokala: PROPAC.
  • Idazkari: Lourdes Nafarrate (FCI).
  • Diruzaina: Jokin Gorriti (Laboral Kutxa).
  • Bokala: CIRAD.
  • Bokala: ENBA.
  • Bokala: HAZI.
  • Bokala: SOS FAIM.
  • Bokala: UAGA.
  • Bokala: UNESCO ETXEA.
  • Bokala: UPA.

Idazkaritza

MLk diziplina anitzeko talde batek osatutako idazkaritza dauka eta hainbat kontinentetan bulegoak ditu. Egoitza nagusia Euskadin dago. ML Idazkaritzarekin harremanetan jartzeko, egin klik hemen.