Aukera
Mundu-mailako VI. Biltzarra Hamarkadako Ekintza-planaren ataria izango da
2019/01/29

Bost egun lan egiteko eta eztabaidatzeko.

 

Mundu osoko 200 eragilek hartuko dute parte: gobernu-ordezkariak, nazioarteko erakundeak FAO eta IFAD (ingelesezko siglak), esate baterako-, eskualde-mailako nekazaritza-erakundeak, Familia Nekazaritzako Nazio Batzordeak, GKEak, sindikatuak, kooperatibak eta ikerketa- zein prestakuntza-zentroak.

 

Gai-zerrenda, berriz, edukiz eta erronkaz beterik egongo da.

 

Gainean dugu Familia Nekazaritzari buruzko Mundu Mailako VI. Biltzarra.

 

Martxan jarritako erlojua aurrera doa, eta martxoaren 25erako falta diren egunak, orduak, minutuak eta segundoak adierazten ditu, ezinbestean.

 

Logikoa den bezala, orain erabateko konpromisoa hartu eta eginbeharrak bikoiztu behar dira. Jarduera biziko egunak dira.

 

Guztia ongi irtetea nahi dugu; horregatik, ahalik eta ahaleginik handiena egin behar dugu.

 

Esparru guztietan: politikoan, akademikoan, administratiboan eta antolakuntzaren zein

komunikazioaren esparruetan.

 

Ziur gaude: ederki aterako da dena.

 

Zein testuingurutan egingo da Bilboko biltzarra?

 

2014an, Familia Nekazaritzako Nazioarteko Urtea (AIAF, gaztelaniazko siglak) ospatu zen, eta,

hil honetan bertan, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) izendatutako Hamarkada hasi berri dugu, zeinak 2019-2028 epealdia hartuko duen.

 

Bi xede handi, betidanik lortu nahi izan ditugunak, gauzatzeko aukera aparta dugu: familia-nekazarien aitorpen soziala eta haien bizi-maila hobetzeko politika publikoak.

 

Gizarteak ez dio garrantzi nahikorik ematen Familia Nekazaritzari, eta ez dago haren balio ekonomikoaren eta estrategikoaren gaineko kontzientziarik. Haatik, puntako gizarte-aktiboa da, halakotzat jo ez arren. Izan ere, honetaz guztiaz ari gara: elikadura-segurtasuna eta nutrizioa, goserik eza, enplegagarritasuna eta ekonomia, garapen iraunkorra, klima-aldaketa eta ondarea.

 

Mundu Mailako VI. Biltzarra abagune ezin hobetzat hartu behar da: Hamarkadaren ataria izango da, eta datozen urteoi begirako ekintza-plana eratuko du.

 

Horrela jasota dago biltzarrerako idatzita utzi dugun lehenengo helburuan: “Hamarkadako Agenda Ofizialaren eraketan lagundu, bai nazio- bai eskualde- bai mundu-mailan. Horretarako, Hamarkadako Ekintza-planera bideratuko ditugun kalitate-inputak garatuko ditugu”.

frm twitter
Twitter
Aran_Acha
1 d
El modelo de las cooperativas tiene un gran potencial para contribuir a la #Agenda2030 y los #ODS , especialmente e… https://t.co/oBuj4uYxcW
FAONewYork
5 d
Happy to welcome Auxtin Ortiz and Alberto Broch from @WorldRuralForum @Coprofam @ContagBrasil to @FAONewYork to dis… https://t.co/kRc1cEgNZe
FAOnews
6 d
Family farmers are key drivers of better nutrition. They need enabling public policies & legal frameworks th… https://t.co/AAQzuu2IMG
WorldRuralForum
6 d
@albertobroch, vicepresident of @WorldRuralForum and SG of @COPROFAM2 stressed the need to go beyond the speeches a… https://t.co/pgZ9fV4DJc
WorldRuralForum
6 d
@albertobroch, vicepresident of @WorldRuralForum and SG of @COPROFAM2, stressed the need to go beyond the speeches… https://t.co/yeyN4fdZV1

Webgune honen edukia eta dokumentuak itzultzea posible da:

“UN Online Volunteers” programari ezker

Voluntarios y Voluntarias ONU

PerMondo proiektuari ezker: Irabazi-asmorik gabeko erakundeen dokumentu eta web-orrialdeen doako itzulpenak, Mondo Agit-ek kudeatutako proiektu bat.

PerMondo
Mondo Agit