Arreta hedabideen aldetik
Hedabideak, egunotan, VI. Biltzarraren xehetasunen eta Familia Nekazaritzaren berri ematen ari dira
2019/02/26

Munduko VI. Biltzarraren ondorio positibo bat da, bilera izan aurretikoa, hedabideak arreta jartzen ari zaizkiola Familia Nekazaritzari. 

 

Euskadiko egunkari eta irratiek dagoeneko jakinarazi dituzte martxoaren 25ean Bilbon hasiko den Biltzarraren datak, tokia, edukia, helburuak eta parte-hartzaileak.

 

Baina ez hori bakarrik. Lurraldeko hedapen handieneko kazetak, El Correok, José María Zeberio Munduko Landa Foroaren presidenteari egindako elkarrizketa bat argitaratu zuen, otsailaren 19an, Espainiako Senatuan egin zuen agerraldiaren harira.

 

Zeberiok nekazaritzan jarduteko beharrezko "bokazioaz" hitz egin zuen, eta adierazi zuen zein garrantzitsua den landa-eremuetan gutxieneko baldintzak bermatzeko "politika publikoak" izatea. 

 

Halaber, azaldu zuen Familia Nekazaritzaren bereizgarria dela, artisau-eran jarduten duten abeltzainak eta arrantzaleak barne hartuta, familia batek edo, kooperatiban bat eginda, hainbatek hartzen duela bere gain ustiategiaren gaineko "erantzukizuna".

 

Horrez gain, azaldu zuen familia-ustiategi txikien oinarrizko xedea dela, laborantza-finkak eta azienda hobetzeaz gain, "beren ekoizpen-jarduera gero eta hobea izatea, eta denboran iraunkorra ere bai".

 

Zeberiok,azkenik, Familia Nekazaritzaren esparruko hainbat erronka eta arazo aipatu zituen: gazte gutxi dago horretan jarduteko gogoz; emakumeen eta gizonen artean ez dago berdintasunik; azpiegiturei eta zerbitzuei dagokienez, landa-eremuetako egoera kaskarra da; eta elikagaien prezioak merkeak baino merkeagoak dira, elikadura-gastuak gutxienekora murriztu dituen egungo kultura honetan.

frm twitter
Twitter
Laura_WRF
16.08.2019
The #MarchaDasMargaridas inspire the collaboration among farmers and women organizations to work together in favour… https://t.co/pHA81558yC
StephWRF
15.08.2019
Clausura de una experiencia increible! El futuro pertenece a las #mujeres. Tenemos una herramienta para seguir trab… https://t.co/Ks0gBNSsaD
joana_laida
15.08.2019
Más de 50.000 mujeres campesinas de todo el mundo marchan en Brasil por la soberanía popular, la democracia, la jus… https://t.co/K8viC1XGV9

Webgune honen edukia eta dokumentuak itzultzea posible da:

“UN Online Volunteers” programari ezker

Voluntarios y Voluntarias ONU

PerMondo proiektuari ezker: Irabazi-asmorik gabeko erakundeen dokumentu eta web-orrialdeen doako itzulpenak, Mondo Agit-ek kudeatutako proiektu bat.

PerMondo
Mondo Agit