Eztabaida plurala eta atxikimendu gehiago
VI. Biltzarrean, Familia Nekazaritzarako Hamarkadarako neurriak zehaztu nahi ditugu, elkarrizketa ireki eta inklusiboa izanez
2019/02/12

Egunero erein behar da. Egunero jarri behar da adreilu bat eraikitzeko. Egunero ongarritu behar da lurra fruitua jasotzeko. Egunero atera behar da bazkatzera azienda elikatzeko; edo egunero zabaldu behar dira sareak arrantza egiteko.

 

Halere, ez dago sobera atzera begiratzea eta lortu dugunaz harro izatea. Esan baligute, 2008an, Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea (FNNU, 2014) ospatuko genuela, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030eko GIHen artean izango ginela eta Hamarkada bat ospatuko genuela, ez genuen sinetsiko.  

 

Hala ere, hemen gaude, Familia Nekazaritzarako Hamarkada (2019-2028) estreinatu berri eta MLFren Munduko VI. Biltzarra egiteko zorian, Bilbon, martxoko azken astean.

 

Erakunde ugariren 200 ordezkari inguru bilduko gara, milioika laguni ahotsa emateko. Munduko Landa Foroa sare plurala da. Era berean, VI. Biltzarra topaketa ireki eta inklusiboa izango da. Gure artean izango ditugu, bost kontinenteetatik etorrita, gobernuetako eragile esanguratsuak, nazioarteko erakundeak -FAO eta IFAD, kasu-, nekazarien elkarteak, kooperatibak, sindikatuak, Familia Nekazaritzako Batzorde Nazionalak, GKEak eta ikerketa-zentroak.

 

Denek parte hartzea nahi dugu. Ekarpen gehiago jaso nahi ditugu Hamarkadako Ekintza Planean txertatzeko, zeina maiatzean abiatuko den ofizialki, Erroman. Horrez gain, hauxe lortu nahi dugu: "Elkarrizketa, aliantza gehiago eta erakunde gehiagoren parte-hartzea ahalbidetu Hamarkadan (...), Hamarkadako Agenda ezar dadin sustatzeko". Halaxe dago jasota VI. Biltzarrerako ezarritako bigarren helburuan.

frm twitter
Twitter
Aran_Acha
1 d
El modelo de las cooperativas tiene un gran potencial para contribuir a la #Agenda2030 y los #ODS , especialmente e… https://t.co/oBuj4uYxcW
FAONewYork
5 d
Happy to welcome Auxtin Ortiz and Alberto Broch from @WorldRuralForum @Coprofam @ContagBrasil to @FAONewYork to dis… https://t.co/kRc1cEgNZe
FAOnews
6 d
Family farmers are key drivers of better nutrition. They need enabling public policies & legal frameworks th… https://t.co/AAQzuu2IMG
WorldRuralForum
6 d
@albertobroch, vicepresident of @WorldRuralForum and SG of @COPROFAM2 stressed the need to go beyond the speeches a… https://t.co/pgZ9fV4DJc
WorldRuralForum
6 d
@albertobroch, vicepresident of @WorldRuralForum and SG of @COPROFAM2, stressed the need to go beyond the speeches… https://t.co/yeyN4fdZV1

Webgune honen edukia eta dokumentuak itzultzea posible da:

“UN Online Volunteers” programari ezker

Voluntarios y Voluntarias ONU

PerMondo proiektuari ezker: Irabazi-asmorik gabeko erakundeen dokumentu eta web-orrialdeen doako itzulpenak, Mondo Agit-ek kudeatutako proiektu bat.

PerMondo
Mondo Agit