Planeta-mailako errealitatea
Munduan, 2.500 milioi lagunek Familia Nekazaritzan jarduten dute, hau da, horixe dute ogibide planeta honetako biztanleen % 40k.
2019/02/05

Euskadin, Suedian, Filipinetan, Australian, Paraguain eta Madagaskarren. Familia Nekazaritza planeta-mailakoa da, gure Landa Foroa Mundu-mailakoa eta VI. Biltzarra Globala diren bezala.

 

Herrialde eta eskualde bakoitzak bere berezitasunak ditu, baina familia-erako nekazaritza-ustiategien eredua hedatuta dago.

 

Errealitate honetaz hitz egin ahal izateko, nekazaritza-ustiategi bati loturiko familia bat izan behar da.

 

Familia horretako kideek egiten dute eskulana —guztia edo zati bat―, eta haiek hartzen dituzte erabakiak.

 

Kopuruek, sarri, gauzen tamaina erakuste digute, haien garrantzia.

 

Familia Nekazaritzari gagozkiola, munduan 2.500 milioi lagunek jarduten dute horretan[1], hots horixe da munduko biztanleen % 40ren lana[2].

 

Estreinatu berri dugun Familia Nekazaritzarako Hamarraldia Nazio Batuen Batzar Nagusiak izendatu du, eta 193 herrialde daude ordezkatuta.

 

Familia Nekazaritza Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030en baitan dago, eta "Goserik Eza" NBEk ezarritako 17 Garapen Iraunkorreko Helburuen arteko 2.a da.

 

Kopuruak baliagarriak dira gauzak argitzeko; hortaz, nabarmendu beharra dago bost kontinenteetako 200 ordezkarik hartuko dutela parte gure VI. Biltzarrean, Bilbon ―Derioko Seminario Hotelean―, martxoaren 25etik 29ra.

 

Alabaina, kopuru horiek guztiak bezain garrantzitsuak dira biltzar honetarako ezarri ditugun programa eta erronkak.

 

VI. Biltzarrak balio izango du datozen urteotarako ibilbide-orria marrazteko, helburuak ezartzeko eta, ikuspegi ireki eta inklusiboaz, Hamarraldiko Agendara eta Ekintza Planera edukiak ekartzeko.

 

Guztia ere familia-ustiategietako nekazarien bizitza hobetzeko, bai eta, hala, jendarteko gainerako guztiona ere.

 

 

 

[1]                                Nekazaritzaren eta Elikaduraren Egoera– SOFA, FAO, 2014

[2]                                Lanaren Nazioarteko Erakundea - LANE, 2013

frm twitter
Twitter
WorldRuralForum
1 d
Este lunes, Radio @Herri_Irratia entrevistaba a Laura Lorenzo, Directora Adjunta del Foro. Sobre la mesa, la compar… https://t.co/f95grR4UEm
WorldRuralForum
2 d
Ya puedes leer en nuestro blog una nueva entrada con todos los detalles sobre la comparecencia ayer del Presidente… https://t.co/rhbzQ8zejw
WorldRuralForum
3 d
Con motivo de su comparecencia ayer en el @Senadoesp , @elcorreo_com publica hoy una entrevista al Presidente del F… https://t.co/HtsxjAtVIB
gpssenado
3 d
️Comienza la Comisión de #Agricultura del #Senado con la comparecencia del Presidente del @WorldRuralForum A co… https://t.co/bjNIlxbFAd

Webgune honen edukia eta dokumentuak itzultzea posible da:

“UN Online Volunteers” programari ezker

Voluntarios y Voluntarias ONU

PerMondo proiektuari ezker: Irabazi-asmorik gabeko erakundeen dokumentu eta web-orrialdeen doako itzulpenak, Mondo Agit-ek kudeatutako proiektu bat.

PerMondo
Mondo Agit