Gazteak
Belaunaldien arteko erreleboa gai nabarmenetako bat izango da Familia Nekazaritzari buruzko Munduko VI. Biltzarrean
2019/03/20

Familia nekazaritzaren etorkizuna gazte, emakume eta gizonak jarduera horretan lan egiteko prest egotearen mende dago, neurri handi batean.

 

Handitu egin da nekazarien batez besteko adina. Euskadin, non Munduko Landa Foroak bere egoitza duen, 41 urtetik beherako nekazari bakoitzagatik 55 urtetik gorako 13 nekazari daude[1].

 

Belaunaldien arteko erreleboa etorkizun hurbilerako erronka handietako bat da, andreen paperarekin batera. Bada, horixe izango da Familia Nekazaritzari buruzko Munduko VI. Biltzarrean jorratuko diren gaietako bat.

 

Gure biltzarreko egitarau ofizialaren baitan, gazte eta andrazkoei begirako berariazko bi lan-bilera izango dira, bigarren egunean biak, asteartean, hilaren 26an.

 

Interesgarria izango da ikuspegiak ezagutzea, eta NBEk izendaturiko Familia Nekazaritzarako Hamarkadako Agendan jasotzeko ideiak eta ondorioak biltzea.

 

Gazte, andre eta gizonek beren arbasoen lekukoa hartu eta Familia Nekazaritzaren aldeko apustua egingo dutela bermatzeko, zenbait politika publiko aplikatu beharko dira, besteak beste landa-eremuetako oinarrizko zerbitzuekin, prestakuntzarekin, kultura asoziatiboarekin, kreditu eta finantzaketa eskuratzeko ahalmenarekin, eta lurra izateko aukerarekin lotuak.

 

[1]       Nekazari Gazteak Euskal Herrian. MLFren eta Lorenzo Mz. De Salinas y Ocioren txostena.

frm twitter
Twitter
Laura_WRF
16.08.2019
The #MarchaDasMargaridas inspire the collaboration among farmers and women organizations to work together in favour… https://t.co/pHA81558yC
StephWRF
15.08.2019
Clausura de una experiencia increible! El futuro pertenece a las #mujeres. Tenemos una herramienta para seguir trab… https://t.co/Ks0gBNSsaD
joana_laida
15.08.2019
Más de 50.000 mujeres campesinas de todo el mundo marchan en Brasil por la soberanía popular, la democracia, la jus… https://t.co/K8viC1XGV9

Webgune honen edukia eta dokumentuak itzultzea posible da:

“UN Online Volunteers” programari ezker

Voluntarios y Voluntarias ONU

PerMondo proiektuari ezker: Irabazi-asmorik gabeko erakundeen dokumentu eta web-orrialdeen doako itzulpenak, Mondo Agit-ek kudeatutako proiektu bat.

PerMondo
Mondo Agit