MUNDUKO LANDAGUNEAK ZUZENDARI BATZORDEA BERRIZTU DU
2019/06/05

Martxoaren 29an Munduko Landagunearentzat garrantzi handiko eguna izan zen. José Maria Zeberio omenaldia egin ondoren, azken 20 urteetan lehen postuan izandako lan izugarriaren ostean, Batzar Nagusiak bere Zuzendaritza Batzordea berritu du. Gaur egun Munduko Landagunearen Zuzendari Batzordea osatzen dute: 

 

- Euskadiko Nekazari-Elikagaien Kooperatiben Federazioa (FCAE): Lehendakaritza

 

- Mercosur zabaleko Familiaren Nekazaritza Erakundeen Konfederazioa (COPROFAM): Lehendakariordetza

 

- Cándido Iturriaga Fundazioa (FCI): Idazkaria

 

- Laboral Kutxa S.Coop (LK): Ogasuna

 

- Asiako Nekazarien Elkarteak (AFA): Bokala

 

- Erdialdeko Amerika eta Dominikar Errepublikako Landa eremuko Elkarrizketa Programa (PDRR): Bokala

 

- Pazifikoko Uharteen Nekazari Erakundeen Sarea (PIFON): Bokala 

 

- Erdialdeko Afrikako Nekazari Erakundeen Plataforma (PROPAC): Bokala

 

- CIRAD (Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Ikerketa Zentroa): Bokala

 

- SOS-FAIM: Bokala

 

- Euskal Nekazarien Batasuna (ENBA): Bokala

 

- Hazi: Bokala

 

- Unesko-Etxea: Bokala

 

- Arabako Nekazarien Elkartea (UAGA): Bokala

 

- Espainiako Nekazari Elkartea (UPA): Bokala

 

Zuzendari Batzorde honek nekazaritza erakunde oso garrantzitsuak biltzen ditu, AFA, COPROFAM, PDRR, PIFON eta PROPAC elkarrekin 4 kontinenteetako 31 milioi familiar nekazari baino gehiago biltzen dituztelarik. UPA, UAGA eta ENBA bezalako beste nekazaritza erakunde batzuekin bat egiten dute; baita nekazaritza ikerketan erreferentzia den erakundearekin, hala nola CIRAD; Unesco-Etxea bezalako erakundeek Garapen Iraunkorrerako Helburuak sustatzen dituzte; Familia Nekazaritzako ezagutzaren kudeaketan (SOS-FAIM) eta aurrezki eta kreditu kooperatiba lan bikaina egiten duten entitateek, hala nola, Mondragon Taldeko Laboral KutxaHAZI eta FCIk espektro zabala osatzen dute. Euskadiko Nekazari-Elikagaien Kooperatiben Federazioa (FCAE) lehendakaritzarako hautatua izan zen eta COPROFAM lehendakariordetzarako.

 

Zuzendari Batzorde berri honek MLrentzat salto kualitatiboa adierazten du. Lehenik eta behin, bere ordezkaritza zabalagatik; bigarrenik, bere tamaina geografikoagatik (5 kontinenteak) eta, hirugarrenik, egitura anitza eta osagarria dela eta.

 

Kontuan izan behar da emakumezkoen kopurua handiagoa dela Zuzendaritza Batzodean iraganean baino. Lehen, Zuzendaritza Batzordeak 10 pertsona osatzen zuten, ta horietatik 2 bakarrik ziren emakumeal (%20). Zuzendari Batzorde berriak 15 ordezkari ditu, eta horietatik 5 emakumeak dira (%339. Hobetzen ari gara, baina aitortu behar dugu arlo horretan egin bearreko asko dagoela.  

 

Zuzendari Batzordearen berritzearekin batera, MLaren estatutuen berritzea gehitu zaigu, gure erakundean barneko aldaketa oso garrantzitsua. Beste gai batzuen artean, gure elkartearen helburuak eta jarduerak eguneratzen ari dira. Bazkideei buruzko kapitulua argitu eta sinplifikatzen ari gara; kuota sistema berri bat sortzera eta Zuzendaritza Batzordeari eskumen handiagoa ematera eramaten gaitu, azken hau gure erakundean funtsezko organoa bihurtzen ari delarik. Estatutuek gure erakundearen izaera orokorra hobeto islatzen saiatzen dira.

 

Esparru berri honen barnean, eta Zuzendaritza Batzorde berri honekin, MLko Plan Estrategiko berria diseinatzeko prozesua abiarazi dugu, 2025 arte gure erakundeak aurrera egiteko bidea zehaztuko baitu. Etorkizunerako erronka garrantzitsuak daude baina zalantzarik gabe, aurkezten gaituzten aukerak askoz ere handiagoak dira.

 

Jarraitzen dugu.

frm twitter
Twitter
AsianFarmers
06.09.2019
2nd SAARC Agri Cooperative Forum with the theme: “Family Farmers Cooperatives to End Hunger and Poverty Through Int… https://t.co/iYnheSh16F
WorldRuralForum
02.09.2019
#DYK that the @WorldRuralForum elected new #Board? Now with 15 members, 9 of them farmers organizations representin… https://t.co/U7t918RLpB
UPAJoven
29.08.2019
Sin jóvenes no hay futuro para el medio rural. Pero, ¿hay futuro para los jóvenes en el campo? Tiene que haberlo. N… https://t.co/f4K3KcZsdx
faodominicana
28.08.2019
En los últimos años la pobreza rural en Rep. Dominicana se ha reducido en un 43% y el hambre ha descendido en un 61… https://t.co/FEIuSAD4j1
AIAFcolombia
28.08.2019
#AgriculturaFamiliar #LanzamientoDecenioAF Declaración en el marco del Lanzamiento del Decenio de la Agricultura Fa… https://t.co/mcAkY7PEHj

Webgune honen edukia eta dokumentuak itzultzea posible da:

“UN Online Volunteers” programari ezker

Voluntarios y Voluntarias ONU

PerMondo proiektuari ezker: Irabazi-asmorik gabeko erakundeen dokumentu eta web-orrialdeen doako itzulpenak, Mondo Agit-ek kudeatutako proiektu bat.

PerMondo
Mondo Agit