AIAF 2014 y Decenio para la Agricultura Familiar 2019-2028

Nazio Batuen ‘AIAF-2014’ bezala ezaguna den Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen adierazpenaren (A/RES/66/222) aldeko kanpainaren buru izan zen ML, bost kontinenteetako 360 erakunde baino gehiagorekin batera. Halaber, Gizarte Zibilaren erakundeen ahaleginak koordinatu zituen AIAF-2014 ekimena gauzatu bitartean.

FNU
2014

AIAF-2014 ekimenaren prozesuak Familia Nekazaritzaren 2019-2028 Hamarkadan du orain jarraipena (A/RES/72/239), zeina Nazio Batuen Asanblada Orokorrean aho batez adierazi baitzen, Munduko Landaguneak beste ehunka erakunde, elkarte, nazioarteko erakunde eta gobernuren elkarlanari esker lideratu zuen urte eta erdiko kanpainaren ostean.

2019-2028
Hamarkada

Oro har, Familia Nekazaritzaren 2019-2018 Hamarkadak mundu mailako, eskualdekako zein tokiko Familia Nekazaritzaren egoera hobetzeko aukera aparta eskaintzen du.

Informazio gehiago honako helbidean: www.familyfarmingcampaign.org

zuzendaritza batzordea
  • Lehendakari: Martín Uriarte (Fed. Cooperativas Euskadi).
  • Lehendakari-Ordea: Alberto Broch (COPROFAM).
  • Bokala: AFA.
  • Bokala: COPROFAM.
  • Bokala: PDRR.
  • Bokala: PIFON.
  • Bokala: PROPAC.
  • Idazkari: Lurdes Nazarrate (FCI).
  • Diruzaina: Jokin Gorriti (Laboral Kutxa).
  • Bokala: CIRAD.
  • Bokala: ENBA.
  • Bokala: FCI.
  • Bokala: FED. COOPERATIVAS AGRARIAS EUSKADI.
  • Bokala: HAZI.
  • Bokala: LABORAL KUTXA.
  • Bokala: SOS FAIM.
  • Bokala: UAGA.
  • Bokala: UNESCO ETXEA .
  • Bokala: UPA.
idazkaritza

MLk diziplina anitzeko talde batek osatutako idazkaritza dauka eta hainbat kontinentetan bulegoak ditu. Egoitza nagusia Euskadin dago. ML Idazkaritzarekin harremanetan jartzeko, egin klik hemen.