Arrantza jasangarriaren errentagarritasuna agerian jarri du ikerketa zientifiko batek

Arrantza guneek jasaten duten presioa txikiagotzeak emaitza onak dakartza denbora epe labur batean. Horixe dio Espainiako Ikerketa Zientifikoetarako Kontseilu Nagusiak.

Arrantza guneek jasaten duten presioa txikiagotzeak emaitza onak dakartza denbora epe labur batean. Horixe dio Espainiako Ikerketa Zientifikoetarako Kontseilu Nagusiak (CSIC, gaztelaniaz) gidatutako ikerketa batek. Ondorio horretara iritsi dira ikerlariak, hamar urtetan zehar 53 herrialde eta beste hainbeste jurisdikziotan egindako arrantza aztertu ondoren.

Ikerlana CSICeko Marta Collek gidatu du –Itsas Zientzien Institutua– eta Global Environmental Change aldizkarian argitaratu dute. Bertan jasotzen denez, arrantzarako baliabideak eta arrantzaren kalitatea hobetu egin da FAOren Arrantza Arduratsu baterako Portaera Kodea errespetatzen duten herrialde horietan.