Avances en el apoyo al decenio de la Agricultura Familiar

ZUZENDARIAREN GUTUNA: AURRERAPENAK FAMILIA NEKAZARITZAREN HAMARKADAREN BABESARI DAGOKIONEZ

Munduko Landagunearen (FRMren) kide, kolaboratzaile, aliatu eta lagun zareten elkarte horiek,

Pasa den astea garrantzia handikoa izan zen Familia Nekazaritzaren Hamarkadarentzat. Costa Ricako enbaxadorea Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Fondoko (FIDAko) Presidentearekin bildu zen Erroman, Hamarkadaren inguruan hitz egiteko. Bien bitartean, Costa Ricako Gobernuko Presidentea bere homologo espainiarrarekin bildu zen Madrilen, gai bera jorratzeko.

Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitateko (CELACeko) herrialde guztiek, Familia Nekazaritzaren Bilkura Espezializatuak (REAFek) eta Portuges Hizkuntzako Estatuen Erkidegoak (CPLOk) Familia Nekazaritzaren Hamarkadarako adierazpena babestu dute jada, idatziz eta modu ofizialean. Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Fondoak (FIDAk), Lurraren Nazioarteko Koalizioak (ILCk) eta Nekazaritzan Lankidetzarako Amerika Arteko Institutuak (IICAk) ere ekimena babesten dute. Elikadura eta Nekazaritzaren Erakundearen (FAOren) Zuzendari Orokorrak “babes ofizial irmoa” adierazi dio ekimenari duela gutxi igorritako eskutitz batean. Halaber, gizarte zibilari Asia eta Pazifikorako FAOren Tokiko 33. Konferentzia, Afrikarako FAOren Tokiko 29. Konferentzia eta Latinoamerika eta Kariberako FAOren 34. Konferentzia baino lehen egindako kontsultetan modu esplizituan galdatu da Familia Nekazaritzaren Hamarkadaren adierazpena.

Otsailean, Familia Nekazaritzaren tokiko 6 erakundek (ROPPAk, COPROFAMek, PDRRek, PIFONek, PROPACek eta AFAk) adierazpena idatziz eskatu zuten (ikus berria hemen).

Familia Nekazaritzaren Hamarkadaren ebazpenerako zirriborro bat eginda dago jada, eta testu horren inguruan ari da negoziatzen Costa Ricak New Yorken duen Misioa gobernuko beste ordezkari batzuekin.

Iragan astean Munduko Landaguneak (FRMk) argitaratutako berrian adierazi genuen lez, Hamarkadaren helburua nekazarien lan- eta bizi-baldintzak hobetzea da, 5 kontinenteetan, eta hemen ikus ditzakezun 7 xede zehatzek osatzen dute.

Asko aurreratu dugu elkarrekin, baina ezin ahatz dezakegu luzea dela karrera eta energia abendura arte mantendu behar dugula, Familia Nekazaritzaren Hamarkadaren adierazpen formala orduan espero baitugu. Horregatik, ekintzara pasa zaitezen eskatzen dizugu:

  • Gobernu bateko ordezkaria bazara, eska iezaiozu New Yorkeko zure enbaxadari Costa Ricak Nazio Batuen Asanblada Orokorrean aurten aurkeztuko duen Familia Nekazaritzaren Hamarkadaren ekimena babesteko.
  • Nazioarteko erakunde bat bazara, eska iezaiozu zure New Yorkeko bulegoari ekimenaren sustapenean parte har dezan. Hamarkadari buruzko informazioa ere zabal dezakezu.
  • Gizarte zibileko erakunde bat bazara, informazioa zabalduz edota hemen aurki dezakezun gutuna sinatuz babes dezakezu ekimena.

 

Jarrai dezagun Hamarkadaren Adierazpenean aurrera eginez.

 

Adeitasunez,

Auxtin Ortiz

 

Informazio gehiago:

Intereseko dokumentuak:

Erlazionatutako berriak:

  • FAMILIA NEKAZARITZAREN HAMARKADAREN ADIERAZPENA GALDATU DUTE FAMILIA NEKAZARITZAREN TOKIKO ERAKUNDEEK (2017/03/06)
  • BATU ZAITEZ FAMILIA NEKAZARITZAREN HAMARKADAREN ADIERAZPENAREN ALDEKO KANPAINARA! (2016/11/17)
  • FAMILIA NEKAZARITZAREN HAMARKADAREN ADIERAZPENA EZTABAIDAGAI IZANGO DA NAZIO BATUEN ASANBLADA OROKORREAN (2016/09/21)

Familia Nekazaritzaren Hamarkadaren Adierazpenaren kanpainaren aldeko inprimakia