Jose Mari Zeberio, Munduko Landagunearen Lehendakaria: “Agenteen arteko kolaborazio inklusiboa gakoa da Familiaren Nekazaritza bultzatzeko”

Iñigo Urkulluk, Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak, inaugurazioan goratu ditu “giza garapen iraunkorraren, egiturazko pobreziaren eta munduko desberdintasunen errotik kentzearen” alde Munduko Landaguneak egiten duen lana.

Astelehena, 2015eko irailaren 21a, Derion. Bost kontinenteetatik etorritako landa-munduko 200 ordezkari gora bildu dira gaur eta hurrengo hiru egunetan zehar Seminario Bilbao Hotelean, Derion, Munduko Landagunearen V.Konferentzia Globalaren ingururan, eta Etorkizuna garatzen: familia nekazaritza titulupean. Nekazari-elkarteetako ordezkariak, gobernuetako ordezkariak, líder nekazariak, nazioarteko erakundeak (FAO eta FIDA, kasu), Familia Nekazaritzaren aldeko plataformak, landa garapenerako elkarteak, Gobernuzko Kanpoko Erakundeak eta ikerkuntza zentroak, laborantza-sektorearen elementu egituratzaile eta dinamizatzaile bezala Familiaren Nekazaritza aritzen den rolean sakonduko dute, baita ere baserriaren garapen ardatz bezala bizitza era hau bultzatzeko moduan.

Eusko Jaurlaritzarko lehendakariak, Iñigo Urkulluk, kongresuaren inaugurazio ofizialaren buru izan du, FRM-aren ekarpena goratuz, bere “solidaritatearen hedadura eta giza garapen iraunkorragatik eta egiturazko pobreziaren eta munduko desberdintasunen errotik kentzeko” alde egiten duen lana azpimarratuz. “Solidaritate-uneetan bizi gara. Errefuxiatuen harreran ez soilik, bere bizitza-proiektuetarako laguntzan ere. Munduko landagunea, jatorriko arazoaz arduratzen den erakunde konprometitua da.  Lan egiten du milioika pertsonari munduan eragiten dien pobrezia erauzteko asmoz. Garapenerako  bidean dauden herri hauetan lan egiten du aurrerabideak eta aukerak bultzatzeko, ahalmenak indartzeko eta komunitate bakoitzak bere garapen alternatibak sortzeko”, nabarmendu du lehendakariak.

Inaugurazioan ere, Filipinaetako Nekazaritza Erreformako Ministroa, Virgilio de los Reyes, FAO-ko Ordezkaria, Marcela Villarreal, ROPPA-ko lehendakaria (antolaketa nekazariko Afrikako Mendebaleko sarea), Djibo Bagna, Europako Batzordearen Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren ordezkaria, Flavio Coturni eta Munduko Landagunearen lehendakaria, Jose Mari Zeberio, parte hartu dute.

“Konferentzia hau elkargune bat da baserri-sektorek agente desberdinentzat; gobernuetatik, nazioarteko antolaketetatik, FAO edo FIDA bezala, eta Familiaren Nekazaritzako Nazio-Batzordeetako nekazaritza-antolaketetatik datozenentzat,  beraz, Familiaren Nekazaritzaren gaineko ezaguerak eta esperientziak partekatzeko aprobetxatu behar dugu aukera hau. Agenteen arteko kolaborazio inklusiboa gakoa da Familiaren Nekazaritza bultzatzeko”, Zeberiok adierazi du.

V. Konferentzia honetan landa garapenaren eta laborantzaren eremuan garrantzitsuak diren hainbat gairen inguruan mintzatuko dira. Besteak beste, Familia Nekazaritzaren karakterizazioan lortutako emaitzak aztertuko dituzte, nekazarien bizimoduan eragiten duten politikak hobetzeko existitzen diren elkarrizketa-mekanismoei buruz hitz egingo dute eta, baita ere, nekazari elkarteen eta ikerkuntzaren artean zubiak eraikitzeko modua aztertuko dute.

Euskadiko nekazaritza-ustiapen ia-ia guztiak Familia Nekazaritzaren eremun kokatzen dira. Berdin da teknifikazio, intensifikazio nahiz modernizazio maila zenbaterainokoa den; guztiek familia dute oinarri. Euskal nekazari ustiapenek, landa eremuetako ekonomiaren motor nagusia izateaz aparte, ezinbesteko papera jokatzen dute lurraldearen oreka mantentzeko garain, dela gizartearen ongizatearen ikuspuntutik, dela ingurumenaren kontserbazioa kontuan hartuz gero. Horren lekuko, honako zifra hau: EAEko biztanlego aktiboaren %0,91 soilik bizi da lehen sektoretik eta, hala ere, lurraldeko azaleraren.