Munduko Landagunea: 2018aren laburpena

2017ko abenduan 2019-2018 Familia Nekazaritzaren Hamarkada aho batez onartu ondoren, 2018an plangintza prozesu bizia gauzatu du MLak. Izan ere, uste dugu Hamarkadaren oinarri sendoak ezartzeko oraingo ahaleginek ekimenaren inplementazio hobea ekarriko duela etorkizunean.

MLak AIAF+10 ekimenaren Mundu Mailako Koordinazio Batzordearen (CMM, gaztelaniaz) proposamenak aurkeztu dizkio (oraindik behin-behinekoa den) Nazioarteko Zuzendaritza Batzordeari, zeina Hamarkadaren gobernu organo nagusia izango baiten behin betiko eratzen denean. Halaber, hainbat aurrerapen garrantzitsu lortu ditu MLak, Hamarkadaren nazio-dimentsioaren beharra adostu, aurreikusitako helburuen kapitulua indartu eta etorkizuneko Nazioarteko Zuzendaritza Batzordean Familia Nekazaritzaren eskualde mailako bost erakunderen presentzia bermatzean bereziki. Esanguratsua den beste elementu bat da Hamarkadaren egitarau ofizialean Familia Nekazaritzaren VI. Nazioarteko Biltzarra sartu izana, zeina 2019ko martxoan gauzatuko baiten MLak antolatuta.

Bestalde, Familia Nekazaritzaren Ildoen eratze prozesua aurreikusi bezala ari da garatzen (Ildoak bost eskualdetan eratzea da urte honetarako aurreikusitako xedea) eta familia nekazaritza babesteko neurri zein tresna nagusien inguruko kontsentsua lortzeko helburua lortzetik gertuago gaude jada.

Eskualde mailara itzuliz, 2018ak Erdialdeko Amerikarako eta Dominikar Errepublikarako Familia Nekazaritzaren Politikaren (PAFCIAren) sorrera ekarri du gure erakunde sozialaren, hots PDRR edo Eskualdeko Landagunearen Elkarrizketarako Programaren, lanari esker. Familia Nekazaritzaren Nazio Batzordeek ere paper garrantzitsua jokatu dute arlo honetan, eta eskualdeko gobernuak biltzen dituen Erdialdeko Amerikako Nekazaritza eta Abeltzaintzako Kontseiluak (CAC, gaztelaniaz) PAFCIA onartu du. Inplementazio fase interesgarria hasiko da orain.

MLren eta UMNAGRIren (Union Maghrébine et de l’Afrique du Nord des Agriculteurs) arteko hurbilketa ematen hasia da Afrikan. Aipatutako familia nekazari ezkoizleen eskualdeko erakunde hori zazpi estatutan ari da lanean: Algerian, Egipton, Libian, Sudanen, Mauritanian, Marokon eta Tunezen.

Asia eta Pazifikoari dagokionez, ML PIFON, AsiaDHRRA eta FAO erakundeekin jardun da, PIFON 2018 hasieran Fijin egin zen FAOren Eskualdeko Batzarraren prestatze lanetarako gizarte zibilaren plataforman barneratua izan zedin. Hala, pozez ikus dezakegu Familia Nekazaritza euren eskualde eta herrialdeetan sustatzeko gero eta hobeto ari direla kokatzen gure bazkideak.

Nazio mailan, Familia Nekazaritzaren aldeko politika publiko hobeak lortzeko oinarri esanguratsu izan dira MLren bazkide diren erakundeek gidatutako Familia Nekazaritzaren Komite Nazionalak (CNAF, gaztelaniaz)2018ko lehen hilabeteetan; ondorengo herrialdeetako Komiteak, bereziki: Dominikar Errepublika, Paraguai, Kolonbia, Costa Rica, El Salvador, Chad, Senegal, Madagaskar eta Indonesia.

Gure datu basearen arabera, AIAF+10 prozesuaren barnean 28 proposamen sortu dituzte erakunde eta komite nazionalek 2016tik hona. Gizarte zibiletik datozen proposamenak dira honakoak (CNAF, OA, eta abar), eta lege proposamen, zuzentarau, elkarrizketa tresna edota antzerako beste formak hartuz, zeintzuek gobernu eta gobernuz gaindiko erakundeen politika publikoen onarpen eta ezarpena babesten baituten.

Halaber, MLren Zuzendaritza Batzordeak Familia Nekazaritzaren baitan elkarkidetza sustatzeko kanpaina berri bat abiaraztea erabaki du 2018an.

Barrura begira, eta gure Plan Estrategikoan ezarritakoarekin bat etorriz, MLak bere barne gobernantza indartzeko lan handia egin du 2018an. Onartzear daude MLaren estatutu berriak; Erakundeen Erregistroak izen-ematea baieztatu zain besterik ez gaude.

Ezohiko Batzar Orokorrean esan bezala, estatutu berriek barne aldaketa esanguratsuak ekarriko ditu gure erakundearentzat. Besteak beste, gure elkartearen helburu eta jarduerak eguneratu egingo ditu, testua MLren egungo errealitatera egokitzeko; MLri atxikitako erakunde eta eragileen kapitulua argitu eta sinplifikatu egingo da; kuoten sistema berria eratzeko deia egingo du; eta Zuzendaritza Batzordeari eskumen gehiago esleituko zaizkio, hala gure erakundearen organo nagusi bihurtuz. Horiez gain, estatutuek MLren nazioarteko izaera hobeto irudikatu nahi dute.

Bi helburu nagusi dituzte aldaketa horiek guztiek: batetik, MLren barne kohesio eta sendotzea; eta bestetik, aurrekoaren ondorioz, Familia Nekazaritzaren Hamarkadaren hasierari irmotasunez eta tinko heldu ahal izatea.

Aipagarri da, halaber, Familia Nekazaritzaren VI. Nazioarteko Biltzarraren (“Familia nekazarien bizimodua hobetzeko Hamarkada”) azken prestaketa lanetan gabiltzala, zeina 2019ko martxoaren 25-30 artean Derion ospatuko baiten. Anbizio handiko Hamarkadaren Ekintza Plan sendoa sortze bidean ekarpenak egiteko aukera paregabea izango da Biltzarra, baita Erromako Hamarkada prestatzeko ere. Gainera, MLren 20. urteurrena ospatzeaz gain, ekimenak MLren erakunde bazkideen arteko Elkartruke Programaren lehen saioa eskainiko du.

Azkenik, laburpen honetan FAO eta MLren arteko lankidetza akordioa (MoU) aipatu nahiko genuke, zeinak etorkizunean FAOrekin burutuko ditugun lankidetza garrantzitsuak zehaztu eta formalizatuko baitituen.

2019 zoriontsua opa diegu gure irakurle guztiei, edo nahiago baduzue, Familia Nekazaritzaren 2019-2028 Hamarkadaren hasiera zoriontsua.