Munduko Landagunea, familia nekazaritza bultzatzeko erronkari heltzeko prest

Bazkideen urteko Batzarrak 2014rako ekintza plana onartu zuen; aurrerantzean Joxe Mari Zeberio izando da Munduko Landaguneko lehendakaria

Munduko Landaguneak joan den apirilaren 3arako deitu zuen urteroko Bazkide Batzarra Arkautiko Nekazaritza eta Elikagaien kanpusean. Bertaratu zirenek 2013ko balantzea onartu zuten eta 2014an aurre egin beharreko erronkak aztertu zituzten. Munduko Landaguneak Familia Nekazaritzaren aldeko lana lehenetsiko du datorren urte honetan zehar eta, testuinguru horretan, 2014 Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urterako munduan zehar sortu diren 60 komiteen lana bultzatzen jarraituko du.

Erakundeko lehendakariaren, Juan Luis Laskurainen, erreleboa onartu zuen Batzarrak, baita ere. Hamabi urte Munduko Landagunearen gidaritzan pasa ondoren, Laskurainek ardura hori uzteko erabakia hartu du. Aurrerantzean Joxe Mari Zeberiok, orain arte idazkari exekutibo izanak, hartuko du bere gain erakundeko lehendakaritza. Idazkari lana Belen Balerdiren eskuetan geratuko da eta Munduko Landagunearen zuzendaritza, berriz, Auxtin Ortizek erantzukizuna bilakatuko da. Aldaketa horiek Zuzendaritza Batzordeak onartu zituen aurretik, goizean egindako bileran.

Laskurainek gogoratu zuenez, Munduko Landagunea elkartearen helburuak 1998an ezarri zizuten, baina gaur egun ere indarrean jarraitzen dute: landa garapen jasangarria, demokrazian sakontzea eta aberastasunaren sorrera eta banaketa bidezkoa, besteak beste. “Ordutik nazioartera salto egin du Munduko Landagunearen jardunak. Aurrera jarraitu beharreko bidea da hori”, gehitu zuen, Eusko Jaurlaritzaren eta gainontzeko babesle eta bazkideen laguntza eskertu aurretik. Laskurainek Batzarreko kideen omenaldi sentitua jaso zuen, urte hauetako guztietan egindako lan zintzo eta serioagatik.

Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordeak, Bittor Orozek, hartu zuen parte eta Munduko Landagunearen “meritu izugarria nabarmendu zuen, jakinda gure herrian “nekazaritzak eta landa inguruneak pisu kuantitatibo eskasa duela, balio kualitatibo handia izanagatik”. “Gure enbaxadore onenak zarete, nekazaritzaren eta landa garapenaren arloan”, laburbildu zuen.

Klima aldaketa

Batzarraren aurretik Munduko Landaguneak hitzaldia antolatu zuen Arkauten, 2014 Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen testuinguruan. Zehatzagoak izate aldera, Familia Nekazaritza eta klima aldaketari buruzko solasaldia egin zuten. Lourdes Benavidesek, Intermon Oxfam erakundeko ordezkariak, Elikagaien eta Klimaren inguruko Justiziari buruzko kanpaina bat aurkeztu zuen. Bere iritziz, munduko herrialdeak ez dira prestatu Klima Aldaketak ekarriko dituen aldaketei aurre egiteko eta, ondorioz, familia nekazarien artean “ondorio larriak” ekarriko ditu eta Gosearen aurkako borrokan “mehatxu nagusia” bihurtuko da.

Ondoren, Oscar del Hierrok, Neiker zentroko ikertzaileak, gogoratu zuenez, klima aldaketaren eraginez tenperaturak 4ºC gradurainoko igoera jasango du eta prezipitazioak, berriz, %20 jaitsiko dira aurreikuspenen arabera. Horrek ondorio nabarmena izango luke Euskadiko nekazaritzan. “Planifikazio eskasak, epe laburreko begiradak eta posizio mugatuek arrisku handiagoa eragin dezakete”, Oscar del Hierroren ustez. Hori dela eta, klima aldaketaren ondorioak ahultzeko eta nekazaritza testuinguru berrira egokitzeko neurrien beharra azpimarratu zuen.