Emakume Nekazarien Botere-Hartzearen Indizea

Nazioarteko Garapenerako Estatu Batuetako Agentziak (USAID), Alikadurarako Politiken Ikerketarako Nazioarteko Institutuak (IFPRI) eta Pobrezia eta Giza Garapenerako Oxford Ekimenak (OPHI), Emakume Nekazarien Botere-Hartzearen Indizea garatzeko bat egin dute, emakumeak nekazaritza sektorean duen partehartzea neurtzeko helburuarekin.

IFPRI eta OPHIko ikertzaileak, hainbat inkesta egin dituzte Guatemala, Bangladesh eta Ugandan. Herrialde hauek aukeratzerakoan, euren artean genero eta egoera sozioekonomikoan dituzten desberdintasun sendoak izan dira kontuan.

Inkesta hauei esker, giltzarri diren bost puntu neurtzeko ezagutu behar diren aldagaiak identifikatu dira:

  • Nekazal ekoizpenaren inguruan erabakiak hartzerakoan emakumeak duen rola.
  • Kapital produktiborako emakumearen sarbidea.
  • Errenta-diru sarreren gaineko emakumeen kontrola.
  • Emakumeen banakako lidergoa eta komunitatearen gaineko eragina
  • Emakumeak denboraren gainena duen kontrola.

Hurrengo martxorako argitaratuko den indize hau, bere lanen eragina neurtzeko erabiliko du USAIDek..

Informazio hau osatu nahi izanez gero sar zaitez esteka hontan