Milioika laborari pobreziatik ateratzeko balio dezakete inbertsio egokiek

Asiako Nekazarien elkarteak azpimarratu duenez, landaguneetako azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzea beharrezkoa da; baita familia nekazariek produkzio baliabideen gainean duten kontrola ziurtatzea ere.

“Milioika laborari pobreziatik ateratzen lagutzeaz gain, gazte jendea nekazaritzara erakarri eta elikagaien segurtasuna hobetzeko daukaten indarra bideratzeko balio dezakete inbertsio egokiek”.

AFA Asiako Nekazarien Elkarteko idazkari nagusiak, Esther Penuniak, hitz horiekin laburbildu du Familia Nekazaritza bultzatzeko beharra, Munduko Ekonomia Foroko webgunean argitaratu berri duen mezu batean. Horretarako, bere ustez bete beharreko helburuak xehekatzen ditu artikulo honetan.