Pobreziaren aurka, landa eremuak giltzarri

Gogoeta artikuloa, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Hegoaldeko herrietan, gobernuek nekazaritzari eskaintzen dioten arreta falta da Pobrezia eta Gosearen arrazoi nagusietako bat.

Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean (urriak 17), badakigu Gosea eta Pobreziari aurre egiteko ez direla ezinbestekoak elikagaien ekoizpena eta erabilitako lursailak hedatzea; aldiz, askoz ere neurri eraginkorragoak izan daitezke gobernantza egokia bermatzea, dagoena hobeto banatzea (eskuragarritasuna), elikagaien galerak murriztea, tokian tokiko ekoizpenak zaindu eta bidezkoak diren prezioak bermatzea, etab. Hitz bitan esateko, gure landa ingurunea kudeatzen duten gizon eta emakumeen papera aitortu eta bultzatzean datza gakoa.