v conferencia

ETORKIZUNA ERAIKITZEN: Familia Nekazaritza
V. mundu konferentzia.

Familia Nekazaritzaren aldeko konpromiso politikoak bizitako gorakada izan zen, hain justu 2014 Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen emaitzanagusietako bat. Ez soilik lortutako lege mesedegarriei esker, ezta ere politika publikoetan izandako aurrerapausoengatik; erakunde, elkarte eta entitate ezberdinen artean elkar-ulertzeko eta elkarlanerako sortutako giroagatik baizik.

Hain zuzen ere, elkarrizketan eta elkarlanean oinarritutako testuinguru mesedegarri hori bultzatu asmoz irailaren 21, 22 eta 23an Munduko Landagunearen V. Konferentzia egingo da BilbonFamilia Nekazaritza sustatzeko beharrezko diren politika publiko berezituen alde. Laborantza eredu honekin zerikusia duten neurriei buruz hitz egiteak, ideiak partekatzea, honako hau esan nahi du, azken finean: landaguneetako eta itsasoko gizon-emakumeen beharrei erantzutea. Munduan existitzen diren milioika nekazari, ganaduzale eta arrantzaleentzako etorkizun hobeago bat imajinatzea. Eta hori herritar guztion mesderako izango da, dudarik gabe.

Familia Nekazaritza, artisau-arrantza, artzantza eta komunitate indigenen aldeko aldarriak nazioarteko agendan mantentzen lagunduko du Etorkizuna eraikitzen: Familia Nekazaritza V. Mundu Konferentziak, FNNU+10 kanpainaren testuinguruan. Ekimen honek Brasiliako Manifestuan du jatorria. . Bost kontinenteetako familia nekazarien elkarteen adostasunean oinarritzen da dokumentu hori, eta hainbat landa garapenerako elkarte, ikerkuntza zentro eta GKEren babesa jaso zuen.

v conferencia

Parte-hartzaileak

Konferentzian izango dira mundu osoko Gobernuetako ordezkariak, nekazari elkarteak, nazioarteko erakundeak (FAO eta FIDA, kasu), Familia Nekazaritzaren aldeko plataformak, landa garapenerako elkarteak, Gobernuzko Kanpoko Erakundeak eta ikerkuntza zentroak.

Besteak beste, Familia Nekazaritzaren karakterizazioan emandako aurrerapausoak aztertuko dira, familia nekazarien aldeko neurriak ekar ditzaketen elkarrizketa-mekanismoak identifikatuko dira eta zenbait aukera ikertuko dira nekazaritzara bideratutako ikerkuntza eta laborarien elkarteen arteko zubiak eraiki ahal izateko.

v conferencia

Mundu Konferentzia

Munduko Landagunearen azken konferentzia, Familia Nekazaritza: Mundua elikatu, lurra zaindu, izenburupean, 2011n egin zen Bilbon. Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen aldeko kanpainan –eta FNNU-2014aren ospakizunetan, gero– landu beharreko gai nagusien definizioan mugarri izan zen kongresua, okasio hartan. (Munduko Landagunearen IV. Konferentziako edukiak)

Helburu nagusiak

- Nazioartean, eskualde nahiz nazio mailan Familia Nekazaritza karakterizatzeko egindako ahaleginak ezagutu eta aztertzea.

- Familia Nekazaritzaren arloko politiken emaitza eta ondorio nagusiak azaleratzea.

- Etorkizunera begira Familia Nekazaritzaren arloko politika berriak garatzeko aukerak identifikatzea.

- Familia nekazarien elkarteen eta ikerkuntza zentroen arteko loturak bultzatzea.

- Familia Nekazaritzaren Nazio Batzordeen lana sustatzen jarraitzea.

- Familia Nekazaritzaren defentsarako mundu mailako gomendio batzuk ezartze aldera, ildo horiek sortzeko lerro nagusiak ezartzea. Nekazarien federazio nagusien parte-hartzearekin.

- Hori guztia, emakume laborarien eta landaguneetako gazte-jendearen presentziari garrantzia berezia emanez.

Datak, lekua eta parte-hartzea

Etorkizuna Eraikitzen: Familia Nekazaritza V. Mundu Konferentzia irailaren 21, 22 eta 23an egingo da Seminario Bilbao hotelean, Derion (Bizkaia).

- Informazio gehiago nahi izanez gero: conference1@ruralforum.net helbidera idatzi

- Hotel Seminario Bilbao

- Ez galdu berririk, segi www.ruralforum.net webguneari konektatuta!

Babesleak

govierno vasco

basque country

agencia vasca de cooperación para el desarrollo

ministerio de agricultura, alimentación y medio ambiente

fao

laboral ue

laboral kutxa

international land coalition

diputación foral del vizcaya

diputación foral del álava

diputación foral del álava

idf

oxfam

actionaid

kaiku fundación