ITURRIAGA DAÑOBEITIA FUNDAZIOA: BOST HAMARKADA BAINO GEHIAGO FAMILIA NEKAZARITZA SUSTATZEN

Cándido Iturriaga eta María Dañobeitia Fundazioa (IDF) sortu zenetik aritu izan da Mundu Landarekin (ML) lankidetzan. Funtsezko aliatua izan da mundu-mailan familia-nekazaritza bultzatzeko eta sustatzeko lanean.

 

2023ko otsailaren 7a.- 1965ean sortu zuen María Francisca Iturriaga Dañobeitiak, bere garairako aurreratua zen emakumeak, eta ordurik Euskal Herriko lehen sektoreko eragileen garapen eta prestakuntza soziala, gizatiarra eta teknikoa sustatzeko lanetan izan da erakundea.

Sortu zenetik, fundazioak presentzia iraunkorra izan du landa-eremuak modernizaziorantz eman dituen urratsetan, testuinguru apalean betiere. Hortaz, MLren familia-nekazaritza sustapen-lanetan lagundu izan du fundazioak (eta horretan dihardu) bost kontinenteetan.

Bost hamarkada geroago, fundazioak lehen sektoreari laguntzen jarraitzen du, sektoreko erakunde anitzekin lankidetza estuan. Gaur egun, hauek dira fundazioaren lan-ildo nagusiak: nekazaritza-ikerketarako diru-laguntzak, familia-nekazaritza sustatzea, abeltzaintza-prestakuntza sustatzea, analisi, txosten eta azterlanak burutzea, nekazaritza arloan enpleguak bermatzea eta landa-eremuko ekintzailetza sendotzen laguntzea.

Fundazioa ekintza plan berria ezartzen ari da gaur egun, hurrengo helburuak lortzeko asmoz: gizartean entzute handiagoa lortzea, beste sektore batzuekiko erakundeekin lankidetza-loturak indartzea, prestakuntza-programa berriak sustatzea, argitalpen-lana sendotzea eta baita adminstrazio-kontseilua berritzea gazteak jasotzeko eta genero-ikuspegia ezartzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sar zaitez webgune berrira: www.idf-fundazioa.eus