ZUZENDARIAREN GUTUNA

Lagun agurgarria,

Ondo jakingo duzunez, 2022.urtea bereziki zaila izan da familia-nekazaritzarako. Hainbat krisi gainezarri dira: klima-krisia, Covid-19aren eragina, gatazka ugari eta krisi ekonomikoa. Horrez gain, gose eta txirotasun-tasak oraingo belaunaldiak bizi izan duen maila altuenetara heldu dira eta familia-nekazaritzak muturreko egoerei egin behar izan die aurre. Aldi berean, familia-nekazaritzak kalitatezko elikagaien ekoizpen jasangarrian zein planetaren babesean duen rol nagusiaren inguruko ulergarritasun handiagoaz eta nazioarteko aintzatespenaz jabetu gara. Guzti hau 2019-2018 Familia Nekazaritzarako Nazio Batuen Hamarkadako prozesuen babespean, hainbat herrialde eta eskualdetan aurrerapauso handiak ematen dabilena, hain zuzen.

Munduko Landagunea eta mundu-mailako sare hau osatzen duten erakundeek lan handia egin dugu 2022an familia-nekazaritzako eragile guztien arteko elkarrizketak bultzatzeko eta familia-nekazaritza indartzeko ingurune egokia sustatzeko. Munduko Landaguneak 51 erakunde bazkide ditu gaur egun, eta horiekin batera, 5 kontinenteetako 95 herrialdetan dago. Erakundeok 35 milioi nekazari familiar baino gehiago ordezkatzen dituzte.

Munduko Landagunearen bitartez, familia-nekazaritzaren agenda sustatzen dugu gobernuen barruan, erakunde eta kooperatiben barruan eta nazioarteko erakundeetan, baita kanpoalderantz ere, erantzukizunez aurre egin behar diegun erronka handien eta familia-nekazaritza erresiliente eta jasangarriaren arteko lotura adieraziz. Klima-krisia eta biodibertsitatearen galera kasu.

2022 honetan, familia-nekazaritzaren aliatu anitzek hartutako konpromisoa eskertzen dugu, politika publiko batzuetan aurrerapenak lortuz eta familia-nekazaritza elkarri lotutako beste agenda batzuetan indar handiagoz sartuz, hala nola, elikadura-sistemen eraldaketa eta klima-krisia.

Egun, familia-nekazaritzako familia zabalagoa da, askoz ere finkatuago eta aliantza berrietara irekita dago, baina lan handia dugu aurretik. ML harro dago familia honetako kide izateaz, eta 2023an aurrera jotzea espero dugu. Izan ere, ez da etorkizun iraunkorrik familia-nekazaritza sendorik gabe.

Aurrerapenez eta elkartasunez betetako 2023 urtea opa dizuegu.

URTE BERRI ON!

Laura Lorenzo

MLaren Idazkaritzako Zuzendaria